5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko martxoaren 19(a), asteartea

EXPERIMENTOS PARA ENTENDER EL MUNDO

Javier Fernandéz Panadero bigarren hezkuntzako irakaslea da. Liburu bat idatzi du. bertan esperimentu pila azaltzen dira. Hauek ez dute material berezia eskatzen. Etxeetan ditugun gauzeekin egin daitezkelako. Zientzia maitatzen dugunontzako oso dibertigarria da.
 Eskolarako ale bat erosiko dugu. Adoz?
Bitartean pintxo moduan bideo interesgarri bat uzten dizuet. On egin!!

NOLA EGIN TERMOMETROA


Helburua: 
Termometro bat nola egiten den jakitea.

Materiala :

  • .Likido koloreztatua. 
  • Hodi  fin eta garden bat.
  • Tapoia.
  •  Bi lapiko.
  • Ura
  • Sua
  • Gela
  • Erregela.
  • Errotulagailu bat


Prozedura:
1.- Kristalezko botila batean ur koloreztatua eta hodia  sartu.
2.-Hodiaren goiko aldean tapoia jarri.
3.-Botila  gelan sartu eta hodian, ura  gelditzen den tokian, marra bat jarri eta ondoan 0ºC.
     Gelak solido izatetik likido izatera pasatzen denean 0ºC-ko tenperatura dauka.
4.-Ur beroan sartu eta irakiten dagoenean,  gelditzen den tokian, beste marra bat egin. Ondoan 100ºC idatzi.
     Urak  likido izatetik gasa izatera pasatzen denean 100º C-ko tenperatura dauka.
5.-Erregela eta errotulagailuarekin marra berdinak jarri  0ºC- tik 100ºC -ra.

Ulertu al duzue?

Pablo - Ibane - Asier

2013(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

USAIMENA

Sudurreko pituitariako nerbio muturrek jasotzen dute aireak dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaime-nerbioaren bidez, garunera igaroarazten dute. 
 Bitxikeri bat
Frogatu ahal izan denez, funtsezko zazpi usain bereizten ditu gizakiak: kanforra, almizclea, lorea (arrosarena), menda, eterra, mikatza (ozpinarena) eta kiratsa ( arrautz ustelarena)
Izan ere, oinarrizko zazpi usain horiei, pituitariaren hartzaile berezi bana dagokio, eta haietatik abiatuta osa ditzake gainerako guztiak.
Lotura honetan gelan erabili dugun Txanela informazioa duzue.

2013(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

Dastamena


Dastamenari esker zaporeak hautematen ditugu. Zaporeak lau gehi bat direla ezagutu dugu: gozoa, gazia, garratza, mingotsa eta umami.
Ondoko marrazkian mihiaren zein tokietan  sumatzen diren ikusten da.

Lotura honetan gelan erabili dugun TXANELAren informazioa duzue.

Eureka museoan egindako bideoa ikusi eta mezu batean esan zer iruditu zaizun.

UKIMENA


Zerbait hartzen dugunean informazioa nerbio sistematik garunera joaten da eta horrela zer ukitzen ari garen dakigu.
Azala leku batzuetan sensibleagoa da, adibidez : mingainean eta behatz puntetan. Azala gorputzeko organorik handiena da. Bi metro karratu baino gehiago neurtzen du. Ez du toki guztietan potolora berdina izaten, adibidez hanka azpian potoloagoa da.
Melanina izeneko pigmentu bat dago gure azalean, honek kolorea ematen dio. Gutxi baldin badago azala zuria da eta asko baldin badago azal beltzarana.
Azala toxinak kanporatzeko eta batzuetan arnasketan laguntzeko balio du. Hiru geruza ditu:
  • -Epidermisa
  • -Dermisa
  • -Koipe geruza

EPIDERMISA: Goiko geruza da,eta zelulaz osatuta dago. Hortik ileak ateratzen dira eta ere izerdia izerdi gurenetatik. Hemengo zelulak etengabe berritzen ari dira eta askatzen dira.
DERMISA: Hemen odol basoak, ileen beheko aldea, izerdi garunak...daude.
KOIPE GERUZA: Honek barruko organoak babesteko balio du eta koipez osatuta dago.
Azaleko zauriak, bakarrik konpontzen dira.
Oihana Patxi Aitor

2013(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

BEROA eta TENPERATURA


Txokolate bero bat batido baten ondoan jartzen baduzu zer gertatuko da?
Bideo dibertigarri honetan primeran azaltzen dute.


Celsius jauna denbora gutxi pasa zuen mundu honetan 43 urtekin hil egin zen eta,.baina, termometroa asmatu zuen eta berari esker tenperatura neurtzen dugu.
Ikus ezazu nola asmatu zuen Celsius-es gorputzen tenperatura neurtzeko tresna.



Eguneko bizitzan Europan Celsius eskala da erabiltzen dena, baina Estatu Batuetan Farenheit eskala erabiltzen da eta Nazio arteko Sisteman tenperatura Kelvin eskala erabiltzen da.
baina posiblea da eskala batetik bestera pasatzea. Hona hemen baliokidetasun formulak.

º Kelvin = º Celsius + 273