5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

PAGOETA

Argazkiaren gainean klik egiten baduzu atera ditudan argazkiak ikusteko aukera izango duzu.
Benetan egun polita izan da!!


2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

FOTOSINTESIA

Bizitzaren oinarria. Elika katearen lehenengo zatia. 

Bideoan prozesu miragarri honetaz hitz egiten da. Arreta handiz ikusi eta entzun berriz, gero komentatu. Landarerik gabe ez dago bizitzarik. 

Pelikula txiki hau naturista zoragarri batek egin du, David Attenborough hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk Principe de Asturias saria eman zioten bizitza osoan naturarekiko adierazi duen maitasunagatik. 
Guk duguna bezalakoa ezta? 
Disfrutatu.


2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

AZA, ARDIA eta OTSOA

Merkatutik itzultzen da artzain bat bere azken erosketak egin ondoren. Hau da erosi duena: otso bat, ardi bat eta aza eder bat ere. 
Etxera joateko ibaia zeharkatu behar du eta  barku bakar eta txikia duenez, bidai bakoitzean, aza bakarrik edo animalia bakar bat pasatzeko aukera dauka . 
Ondo dakizun bezala, inongo zaintzarik gabe, otsoak ardia jango zuen gustura, eta ardiak aza. 
Etxera erosketa guztiak eraman ditu. Nola lortu du?

Lotura honetan jolasteko aukera izango duzu.




2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

LOREA



Lorea landarearen ugalketa organoa da.

Bideo honetan informazio ugari eta interesgarria ematen digute. 

Zer izan da gehien gustatu zaizuna? Ba al zenekien margarita lore konposatua dela? eta lore batzuek soilik organo arra eta beste batzuek organo emea dutela? 

Gustatu al zaizu?

2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

TIPULA ZELULAK


guk gelan esperimentu bat egin dugu tipula zelulak ikusteko

HELBURUA:
Guk tipula zelulak ikustea: nukleoa zitoplasma eta mintza

MATERIALA:
Esperimentu hau egiteko material hauek behar ditugu:

  • -mikroskopioa
  • -tipula zati bat
  • - porta
  • -metileno urdina
  • -alkoholezko metxeroa

PROZEDURA:
1-. tipula hostoak barrualdean duen mintza eskuz poliki atera
2-. portan txukun-txukun jarri tolesdurarik gabe
3-.tipula azalaren gainean metileno urdina botako dugu nukleoak ikusteko
4-. gertakina ur tanta batzuekin garbitu metileno gehiegi izan ezgero. Metxeroarekin berotuko dugu
5-.gertakina mikroskopioan aztertu. Eta zelulak ikusiko ditugu.

ONDORIOAK:
ikusiko duzue zein ondo ateratzen den dena bikain zelularen mintza, zitoplasna eta nukleoa ikusiko dituzue. Zelulak ehunak beheko bidioan azaltzen diren bezain politak dira.
Gutxienez 40 aldiz handiagoa ikusi dugu.

Lotura honetan  ere, atera ditugun argazkiak azaltzen dira

                                                                ANIMA ZAITEZTE!!!!!!!
Aitor Oihana eta Xabat