5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2012(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

BIDERKETAK

Kaixo lagunak:
Taulak errepasatzeko ariketa errazak jarri ditut.
Zer moduz moldatu zara? Denak ondo egin dituzu? Egin ondoren mezua bidali.
AURRERA MATEMATIKALARIAK!!


2012(e)ko urriaren 26(a), ostirala

MAPAK


Kaixo lagunak:
Helbide honetan mapa interaktiboak aurkituko dituzue. Gainean klikatu eta orria irekiko da.


http://www.xtec.net/~ealonso/flash/mapasflasheus.htm

Sartu eta ondo pasa.

2012(e)ko urriaren 23(a), asteartea


Telebistan, konkurso batean, pertsona bati proposamen hau luzatu zioten:

47 + 69 ? 3 = 70

Beste kate batean aurkezle batek zera esaten zuen:

Proposatu duten eragiketa ezin da egin. 


Galdera ikurraren ordez:

- Gehiketa egiten bada: 47 + 69 + 3 = 119 da, beraz ez 70

Kenketa bada: 47 + 69 -  3 = 113 da, beraz ez da 70

Biderketa egiten badugu: 47 + 69 x  3 = 116 x 3 = 348  da, beraz ez da 70

Zatiketa bada: 47 + 69 :  3 = 116 : 3 = 38,6  da, beraz ez da 70

Zer iruditzen zaizu? Matematikalari ona al da? 


Erantzun gehienak ondo daude. Telebistako aurkezlea oso matematikalari txarra zen. 
Parentesia ez dagoenean biderketak eta zatiketak lehentasuna du, beraz,  69 : 3 lehenago egin behar da eta 23 ematen du.

47 + 23 = 70
Zuek neska-mutil azkarrak!!!

2012(e)ko urriaren 21(a), igandea

AGURRA


Kaixo lagunok:
Ikasturte berri bati hasiera eman genion orain dela hilabete luze bat. 
Blog honen bidez taldearen martxa jarraitzeko aukera izango duzue. Koaderno honetan inguruneko eta matematikako lanak, jokoak, ekarpenak, bideoak... kanporatuko ditugu.
Gure gelako leiho bat  zabaltzen dugu mundura. 
Ongi etorri denak. 
Zuen partaidetza guretzat ezinbestekoa da.

Aurrera!!