5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

ARDI BATEN BIHOTZA

Klasean ardi baten bihotza ikusi dugu.Arroxa kolorekoa da.Kanpotik grasa dauka.

Barrutik balbula batzuk autsiak ditu, balbulak odola aurikulatik bentrikulura pasatzeko dira.Bi aldetako aurikulak eta bentrikuluak ikusi ditugu.
Arteriak ateratzen zitzaizkion.Behatza arteria batetik sartu diogu eta aurikula batetik ateratzen zaio.
Luzeraz 5 cm neurtzen zuen,eta zabaleraz 8cm .Arteriak eta zainak ikusten dira,eta oso lodiak dira. Kaba zaina aurikulatik ateratzen da eta Aorta arteriabentrikulu batetik.

Oso praktika polita izan da.

Terea eta ZuriƱe

Odola gorputzaren zehar zehar zirkulatzen den ehun likatsua da. Mirasgaria. 
Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu solidoak bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak (globulu gorriak) eta plaketak.

  Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.
 Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Odol zirkulazioaren atal nagusia da, beraz. Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Toraxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma. Bihotzetik odola atera eta bideratzeko, aorta arteria handiarekin konektatuta dago. Birikek garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.
Bihotzari buruzko informazio gehiago hemen

Toki- Alaiko DBH-ko lagunek lan polit bat egin dute Gipuzkoako odol emaileekin . Lotura honetan irratiak egin duen entrebista entzuteko aukera duzue,

2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

KARRATU MAGIKOAK


Malenkonia da grabatu honen izena. Albert Durerok burutu zuen 1514. urtean. Txikia da luzera 18,8 cm eta altuera 24 cm ditu. 
Erdian aingeru bat dago eta triste dagoela iruditzen zait. Zergatik? Problemaren bat ez zaio aterako?
Matematika elementu asko azaltzen dira. Gela gehienak aurkitu ditugu.
Aingeruaren gainean, eskuinaldean,  karratu magiko bat dago. Europan, artean, lehenetariko bat da.
Koadroak pentsatzeko aukera ematen du. Zer aurkitzen duzu bertan?





2013(e)ko maiatzaren 4(a), larunbata

BESARKADA


Alemanian egindako pelikulatxo hau asko gustatu zait, besarkada batek zenbat adierazten duen erakutsi egiten duelako.
Keinuak ba al du garrantzia. Denok zenbait momentuetan kontsolamendua, amodioa, laguntasuna behar ditugu.
Zuri zer iruditzen zaizu?