5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko abenduaren 17(a), asteartea

NERABEZAROA

Garai ikaragarri batean sartzera zoazte.
Gorputzak mila aldaketa izango ditu eta ume izatetik emakume edo gizona izatera iritsiko zarete. Burmuinak prozesua kontrolatuko du eta ez da bakarrik gorputzaren itx
ura eta tamaina aldatuko. Bizitza ikusteko modua desberdina izango da ere.Ardurak hartu behar dira.
Bidaia ederra!!!
Argazkian klik egin eta bideoa ikusteko aukera izango duzu.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

ZATIKETAK, ZENBAKI LEHENAK, MULTIPLOAK eta ZATITZAILEAK

Nork esaten du zatiketei beldur diegula?

Bi zifrako zatitzaileekin  zatiketak egiteko. marrazkian klik egin.

Hiru zifrako zatitzailearekin animatzen bazara. Egin klik hemen.

Zenbaki lehenak eta zenbakiak deskonposatzeko orrialdea HEMEN DUZUE.



Zer moduz atera zaizu?

2013(e)ko azaroaren 8(a), ostirala

ZORIONAK!!

Zorionak! 
Lan bikaina egin duzue gaur! 
Eskola osoa martxan jarri duzue zientziaren eguna ospatzeko. 
Txiki guztiak jakinmin handiagoarekin joan dira gaur etxera. .
Irakasleek goraipatu dituzte zuek emandako hitzaldiak baita izandako jarrera ere. 
Ebaluaketako emaitzetan zuen konpromezua eta poza nabarmentzen da. 
Harro nago zuetaz!! 

  Argazki hauetan ez da ikusten gaurko ilusio guztia baina ideia izateko balio dute.

2013(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

MURGIL ZAITEZ ZIENTZIAN!!

DATORREN OSTIRALEAN AZAROAK 8 eskolan zientzia eguna ospatuko dugu.  

Gure jaialdia martxan dago. 


Zientzia egunak erakutsiko dizu du zientzia eta teknologia ez direla batere aspergarriak, sorpresaz beterik daudela eta eguneroko bizitzan gure begien aurrean ditugula. Tresna zientifikoak erabiliz, elementu desberdinekin esperimentatuz, fenomeno batzuk nola sortzen diren ikasiz.
Euskadiko hiriburu guztietan ospakizun ederrak antolatu dira. Azaroaren 6tik 10era bitartean, adin guztietako pertsonei zuzendutako jaialdi handi hau ospatuko da, gizartearen eta zientziaren eta teknologiaren arteko zubiak lantzeko aukera emango diguna. ospakizun ederrak antolatu dira ere. Aste oso bat ekintzak beterik izango dugu zientzialariekin hitz eginez eta beraiei nahi duzuna galdetuz deskubrituko duzu. Abenturaz betetako mundu liluragarri bat bisitatu duzunaren uste osoarekin aterako zara hemendik.
DONOSTIAKO egitaragua hemen duzu. Lotura honetan klik egin eta informazio gehiago eskuratzeko aukera izango duzu.

Jon Kepa Eurekarekak esperimentuak egingo ditu.
azaroak 9, larunbata (euskaraz). 
Ordua:   12:00 – 13:00

Esperimentu zientifikoak Jon Kepa Eurekaren eskutik from UPV/EHU on Vimeo.

2013(e)ko urriaren 29(a), asteartea

PAGOETA

Argazkiaren gainean klik egiten baduzu atera ditudan argazkiak ikusteko aukera izango duzu.
Benetan egun polita izan da!!


2013(e)ko urriaren 27(a), igandea

FOTOSINTESIA

Bizitzaren oinarria. Elika katearen lehenengo zatia. 

Bideoan prozesu miragarri honetaz hitz egiten da. Arreta handiz ikusi eta entzun berriz, gero komentatu. Landarerik gabe ez dago bizitzarik. 

Pelikula txiki hau naturista zoragarri batek egin du, David Attenborough hain zuzen ere. Orain dela urte batzuk Principe de Asturias saria eman zioten bizitza osoan naturarekiko adierazi duen maitasunagatik. 
Guk duguna bezalakoa ezta? 
Disfrutatu.


2013(e)ko urriaren 22(a), asteartea

AZA, ARDIA eta OTSOA

Merkatutik itzultzen da artzain bat bere azken erosketak egin ondoren. Hau da erosi duena: otso bat, ardi bat eta aza eder bat ere. 
Etxera joateko ibaia zeharkatu behar du eta  barku bakar eta txikia duenez, bidai bakoitzean, aza bakarrik edo animalia bakar bat pasatzeko aukera dauka . 
Ondo dakizun bezala, inongo zaintzarik gabe, otsoak ardia jango zuen gustura, eta ardiak aza. 
Etxera erosketa guztiak eraman ditu. Nola lortu du?

Lotura honetan jolasteko aukera izango duzu.




2013(e)ko urriaren 20(a), igandea

LOREA



Lorea landarearen ugalketa organoa da.

Bideo honetan informazio ugari eta interesgarria ematen digute. 

Zer izan da gehien gustatu zaizuna? Ba al zenekien margarita lore konposatua dela? eta lore batzuek soilik organo arra eta beste batzuek organo emea dutela? 

Gustatu al zaizu?

2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

TIPULA ZELULAK


guk gelan esperimentu bat egin dugu tipula zelulak ikusteko

HELBURUA:
Guk tipula zelulak ikustea: nukleoa zitoplasma eta mintza

MATERIALA:
Esperimentu hau egiteko material hauek behar ditugu:

  • -mikroskopioa
  • -tipula zati bat
  • - porta
  • -metileno urdina
  • -alkoholezko metxeroa

PROZEDURA:
1-. tipula hostoak barrualdean duen mintza eskuz poliki atera
2-. portan txukun-txukun jarri tolesdurarik gabe
3-.tipula azalaren gainean metileno urdina botako dugu nukleoak ikusteko
4-. gertakina ur tanta batzuekin garbitu metileno gehiegi izan ezgero. Metxeroarekin berotuko dugu
5-.gertakina mikroskopioan aztertu. Eta zelulak ikusiko ditugu.

ONDORIOAK:
ikusiko duzue zein ondo ateratzen den dena bikain zelularen mintza, zitoplasna eta nukleoa ikusiko dituzue. Zelulak ehunak beheko bidioan azaltzen diren bezain politak dira.
Gutxienez 40 aldiz handiagoa ikusi dugu.

Lotura honetan  ere, atera ditugun argazkiak azaltzen dira

                                                                ANIMA ZAITEZTE!!!!!!!
Aitor Oihana eta Xabat

2013(e)ko irailaren 27(a), ostirala

BERREKETAK

Berreketa gure bizitzaren oinarria da. Aita eta amaren zelulak elkartzen direnean zelulen ugalketa hasten da. Hasieran 2 zelula, gero 4 zelula, berenduago 8, 16 32, 64.... horrela eten gabe pertsona zoragarri bat osatu arte.

 Berreketak dibertigarriak direla ikusiko dugu, jarraian dagoen bideoan ikusten den bezala. Kontuz hautatu ondo erantzuna, bestela...
Dirua lortzeko, trebea bazara eta txintxo aurpegia jartzen baduzu, balioko dute ere. Adibidez, amari, ondorengo proposamena egin:
Hilabete honetan paga horrela jaso nahi dut: Gaur zentimo bat, bihar 2 eta egunero aurreko egunean jaso dudanaren bikoitza, hilabetea bukatu arte.
Kalkulatu zenbat dirua jasoko duzun azken egunean. Pentsa zenbat izango den, dena batzen baduzu...

Hilabete honek 30 egun ditu. Lehenengo galderaren erantzuna jakin  nahi baduzu begiratu zenbat den bi ber hogeita bederatzi. Egiaztatu zure emaitzak.

2            bi ber bat
4
8
16
32
64
128
256
512
1024
2.048
4.096
8.192
16.384
32.768
65.536
131.072
262.144
524.288
1.048.576
2.097.152
4.194.304
8.388.608
16.777.216
33.554.432
67.108.864
134.217.728
268.435.456
536.870.912
zentimo kopurua

5.368.709,12 euro azken egunean!! 
Dena gehituz gero...
Zorionak Zuriñe saiakera egiteagarik. 
Eider txapelduna!

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

MIMIREN KLONAZIOA

Klonazioa  organismo garatuetatik, gure kasuan Mimi arratoia, kopia berdin-berdinak lortzeko prozesua da, modu asexual batean, hau da obulua eta espermatozoidea elkartu gabe.
Guk Mimi txikia sortzea lortu dugu.
Prozedura laborategi birtual batean burutu dugu. Sakatu hemen prozesua berriz ikusteko.
Momentu honetan teknika oso eztabaidagarria da, zenbait tokietan onartua eta besteetan ez. Zalantzarik gabe ate berri bat irekitzen da eta ikertzaileentzat oso interesgarria dena.

Zuretzat?

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

BERREKETAK

Ekialdeko kondaira ezagun batek berreketen  deskripzio ona eskaintzen du.

Diotenez, errege batek sari bat eman nahi izan zion  gazte bati bataila batean izan zuten garaipen ikaragarria asmatu izan zuelako.
Pertsona honek hasieran ez zuen oparirik nahi, baina,   matematikalari bikaina zenez, zera eskatu zion erregeari:
Gari ale bat eskatu nahi dut  xake taularen lehenengo laukiagatik, bi  bigarrenagatik, lau  hirugarrenagatik, eta lauki bakoitzarengatik kantitate bikoitza.

Erregeak, gaztearen apaltasunak hunkitua agertu zen... eskaeraren neurriaz konturatu zen arte.
Zuk ba al dakizu gazteak zenbat gari ale jaso behar zituen?

30 gramo garian gutxi gorabehera 1000 ale daude.
Eskatu laguntza etxean jakiteko zenbat kilo eskuratu behar zituen.
Matematikalari baten blogean: "ME LLEVO LAS MATES DE CALLE" hau irakurri dut:
- 453 urteko uzta beharko zen azken laukitzoan agertzen den ale kopurua ordaindu ahal izateko!!

Ikaragarria!!!

Zorionak Patxi eta aita,  Zuriñe, Isidro eta ama. 
Lan bikaina egin duzue!! 



2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

ODOLA

Odola likido miresgarria da. Joanden urtean odola landu genuenean odol taldeak eta Rh-a ikusi genituen.
Gaur egun laborategietan  ezin da odolarik egin, beraz, pertsona batek odolaren beharra badu trasfusio bat egin beharko diote.

Lotura honetan klik egin eta medikuetara jolasteko aukera izango duzu.

 Zer moduzko medikua zara?

Erabaki egokiak hartu dituzu?

2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea

ZELULA

Zelula nola funtzionatzen den ikusteko marrazki bizidunak!!


Zelularen ikasketa interesgarria da gogorra den gauza bakarra, terminologia,  izenak dira zuentzat berriak direlako eta honelako gauza txikiaren barne funtzionamendua eta antolaketa imajinatzea ez delako erraza.

Ikuspegi orokorra izateko hona hemen kalitate oneko eta pantaila osoan ikus daitekeen bideo eder bat.

harvard from saglik.bilincli.net on Vimeo.

Zer izan da gehien gustatu zaizuena?

2013(e)ko irailaren 13(a), ostirala

BURUZ KALKULUA

Eguneroko bizitzan eten gabe kalkuluak egiten ditugu.

Burua trebatzeko lotura honetan zenbait ariketa aurkituko dituzu.

Zer moduz atera zaizu? 

Zenbat ariketa egin dituzu? 

2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI!!

Irailan gaude berriz. Denbora zeinen azkar pasatzen den, gezurra dirudi.
Lehen hezkuntzako azken urtea da  eta ilusioz eta proposamen onez josita hasi gara.
Aurreko astean zuetako bakoitzak ikasurte honetarako dituen asmoak idatzi zituen paper batean.
Denak irakurri ditut eta laburpena egin ondoren hau da atera dena:

Zer egingo duzu kurtso hau primeran joateko?


  • Gogo handia jarriko dut.
  • Ortografia eta letra zuzenduko ditut. 
  • Gelakoei laguntza emango diet eta behar izanez gero laguntza eskatuko dut ere.
  • Lan egiteko epeak errespetatuko ditut.
  • Eskolako materiala zainduko dut.
  • Ekintzetan parte hartuko dut.
  • Euskara gehiago hitz egingo dut.
  • Asko ikasiko dut eta horrela notak hobetuko ditut.
  • Errespetuz jokatuko dut ondoan dagoen jendearekin.
  • Gelan jarrera egokia mantenduko dut.
  • Ondo pasako dut.
Dekalogo luzea eta bikaina atera da.
Betetzen badugu oso urrutira joango gara. Zeruraino?

Charo

2013(e)ko ekainaren 28(a), ostirala

kurtso bukaera

Kutsoa joan zaigu. Lan handia egin duzue. Orain erlaxatzeko eta indarra hartzeko garaia heldu da.
Irailan elkarrekin egongo gara berriz. 
Bitartean muxu handi bat.

Lotura honetan azken eguneko argazkiak dituzue. Ederki atera zen eguna.


Ondo pasa!

Charo


2013(e)ko ekainaren 20(a), osteguna

AMA LURRA

Datorren ikasturtean inguruneko programa aldatzen da. Denbora gehiena ama Lurrarekin zerikusia duen gaia landuko dugu. 
Gure planeta ikaragarria da, beheko bideoak egiaztatzen duen bezala.
Ordenagailuan plantaia handian jarri eta disfrutatu.

2013(e)ko ekainaren 17(a), astelehena

MATEMATIKA UDAN

Matematika ariketak egiteko web orri asko daude.
Proyecto Gauss izena du honek. Hemen ariketa eta jokoak aurkituko duzue.

Ondo pasa eta kontatu zer moduz atera zaizun.

2013(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna

ARDI BATEN BIHOTZA

Klasean ardi baten bihotza ikusi dugu.Arroxa kolorekoa da.Kanpotik grasa dauka.

Barrutik balbula batzuk autsiak ditu, balbulak odola aurikulatik bentrikulura pasatzeko dira.Bi aldetako aurikulak eta bentrikuluak ikusi ditugu.
Arteriak ateratzen zitzaizkion.Behatza arteria batetik sartu diogu eta aurikula batetik ateratzen zaio.
Luzeraz 5 cm neurtzen zuen,eta zabaleraz 8cm .Arteriak eta zainak ikusten dira,eta oso lodiak dira. Kaba zaina aurikulatik ateratzen da eta Aorta arteriabentrikulu batetik.

Oso praktika polita izan da.

Terea eta Zuriñe

Odola gorputzaren zehar zehar zirkulatzen den ehun likatsua da. Mirasgaria. 
Bi osagai nagusi ditu: odol-plasma alde batetik eta elementu solidoak bestetik: leukozitoak (globulu zuriak), eritrozitoak (globulu gorriak) eta plaketak.

  Informazio gehiago hemen aurkituko duzu.
 Bihotza bizitzeko organo nagusietakoa da, berak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Odol zirkulazioaren atal nagusia da, beraz. Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Toraxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma. Bihotzetik odola atera eta bideratzeko, aorta arteria handiarekin konektatuta dago. Birikek garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.
Bihotzari buruzko informazio gehiago hemen

Toki- Alaiko DBH-ko lagunek lan polit bat egin dute Gipuzkoako odol emaileekin . Lotura honetan irratiak egin duen entrebista entzuteko aukera duzue,

2013(e)ko maiatzaren 14(a), asteartea

KARRATU MAGIKOAK


Malenkonia da grabatu honen izena. Albert Durerok burutu zuen 1514. urtean. Txikia da luzera 18,8 cm eta altuera 24 cm ditu. 
Erdian aingeru bat dago eta triste dagoela iruditzen zait. Zergatik? Problemaren bat ez zaio aterako?
Matematika elementu asko azaltzen dira. Gela gehienak aurkitu ditugu.
Aingeruaren gainean, eskuinaldean,  karratu magiko bat dago. Europan, artean, lehenetariko bat da.
Koadroak pentsatzeko aukera ematen du. Zer aurkitzen duzu bertan?





2013(e)ko maiatzaren 4(a), larunbata

BESARKADA


Alemanian egindako pelikulatxo hau asko gustatu zait, besarkada batek zenbat adierazten duen erakutsi egiten duelako.
Keinuak ba al du garrantzia. Denok zenbait momentuetan kontsolamendua, amodioa, laguntasuna behar ditugu.
Zuri zer iruditzen zaizu?


2013(e)ko apirilaren 25(a), osteguna

MATEMATIKA JOKOAK - 1

Logika erabiltzea bizitzan beharrezkoa da. Jolasten dugunean ere irabazi nahi badugu.

Materiala 

Hamar gauza. ( Gelan hamar errotulagailuekin egin dugu baina edozein gauza balio du: txanponak, harriak...)  

Prozedura. 
 Bi lagunen artean jolasteko da. Txanda errespetatu behar da. Lagun bakoitzak bat edo bi gauza har dezake. 

Azken gauza hartzen duenak jokoa galtzen du. 
 Ba al du irabazteko estrategiarik?

2013(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

DIGESTIOA


Eskolan egiten duzun lanak ahalegin handiak eskatzen ditu. Egunero ondo gosaldu behar duzu eta eguerdian ondo bazkaldu ere. Zer gertatzen da jaten duzun janariarekin? 

Orrialde honetan informazio interesgarria duzu. 

Aurrera!

GORA MATEMATIKALARIAK


Kaixo! 
Ni Xabat naiz eta taberna batean nengoela logikaren segida hau paper batean erakutsi zidaten.Etxean asmatzea lortu nuen. Erreza ala zaia?
Animatu zaitezte eta bidali zein diren segida honen erantzuna!

2013(e)ko martxoaren 19(a), asteartea

EXPERIMENTOS PARA ENTENDER EL MUNDO

Javier Fernandéz Panadero bigarren hezkuntzako irakaslea da. Liburu bat idatzi du. bertan esperimentu pila azaltzen dira. Hauek ez dute material berezia eskatzen. Etxeetan ditugun gauzeekin egin daitezkelako. Zientzia maitatzen dugunontzako oso dibertigarria da.
 Eskolarako ale bat erosiko dugu. Adoz?
Bitartean pintxo moduan bideo interesgarri bat uzten dizuet. On egin!!

NOLA EGIN TERMOMETROA


Helburua: 
Termometro bat nola egiten den jakitea.

Materiala :

  • .Likido koloreztatua. 
  • Hodi  fin eta garden bat.
  • Tapoia.
  •  Bi lapiko.
  • Ura
  • Sua
  • Gela
  • Erregela.
  • Errotulagailu bat


Prozedura:
1.- Kristalezko botila batean ur koloreztatua eta hodia  sartu.
2.-Hodiaren goiko aldean tapoia jarri.
3.-Botila  gelan sartu eta hodian, ura  gelditzen den tokian, marra bat jarri eta ondoan 0ºC.
     Gelak solido izatetik likido izatera pasatzen denean 0ºC-ko tenperatura dauka.
4.-Ur beroan sartu eta irakiten dagoenean,  gelditzen den tokian, beste marra bat egin. Ondoan 100ºC idatzi.
     Urak  likido izatetik gasa izatera pasatzen denean 100º C-ko tenperatura dauka.
5.-Erregela eta errotulagailuarekin marra berdinak jarri  0ºC- tik 100ºC -ra.

Ulertu al duzue?

Pablo - Ibane - Asier

2013(e)ko martxoaren 14(a), osteguna

USAIMENA

Sudurreko pituitariako nerbio muturrek jasotzen dute aireak dituen zatiki usaintsuen informazioa, eta, handik, usaime-nerbioaren bidez, garunera igaroarazten dute. 
 Bitxikeri bat
Frogatu ahal izan denez, funtsezko zazpi usain bereizten ditu gizakiak: kanforra, almizclea, lorea (arrosarena), menda, eterra, mikatza (ozpinarena) eta kiratsa ( arrautz ustelarena)
Izan ere, oinarrizko zazpi usain horiei, pituitariaren hartzaile berezi bana dagokio, eta haietatik abiatuta osa ditzake gainerako guztiak.
Lotura honetan gelan erabili dugun Txanela informazioa duzue.

2013(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

Dastamena


Dastamenari esker zaporeak hautematen ditugu. Zaporeak lau gehi bat direla ezagutu dugu: gozoa, gazia, garratza, mingotsa eta umami.
Ondoko marrazkian mihiaren zein tokietan  sumatzen diren ikusten da.

Lotura honetan gelan erabili dugun TXANELAren informazioa duzue.

Eureka museoan egindako bideoa ikusi eta mezu batean esan zer iruditu zaizun.

UKIMENA


Zerbait hartzen dugunean informazioa nerbio sistematik garunera joaten da eta horrela zer ukitzen ari garen dakigu.
Azala leku batzuetan sensibleagoa da, adibidez : mingainean eta behatz puntetan. Azala gorputzeko organorik handiena da. Bi metro karratu baino gehiago neurtzen du. Ez du toki guztietan potolora berdina izaten, adibidez hanka azpian potoloagoa da.
Melanina izeneko pigmentu bat dago gure azalean, honek kolorea ematen dio. Gutxi baldin badago azala zuria da eta asko baldin badago azal beltzarana.
Azala toxinak kanporatzeko eta batzuetan arnasketan laguntzeko balio du. Hiru geruza ditu:
  • -Epidermisa
  • -Dermisa
  • -Koipe geruza

EPIDERMISA: Goiko geruza da,eta zelulaz osatuta dago. Hortik ileak ateratzen dira eta ere izerdia izerdi gurenetatik. Hemengo zelulak etengabe berritzen ari dira eta askatzen dira.
DERMISA: Hemen odol basoak, ileen beheko aldea, izerdi garunak...daude.
KOIPE GERUZA: Honek barruko organoak babesteko balio du eta koipez osatuta dago.
Azaleko zauriak, bakarrik konpontzen dira.
Oihana Patxi Aitor

2013(e)ko martxoaren 6(a), asteazkena

BEROA eta TENPERATURA


Txokolate bero bat batido baten ondoan jartzen baduzu zer gertatuko da?
Bideo dibertigarri honetan primeran azaltzen dute.


Celsius jauna denbora gutxi pasa zuen mundu honetan 43 urtekin hil egin zen eta,.baina, termometroa asmatu zuen eta berari esker tenperatura neurtzen dugu.
Ikus ezazu nola asmatu zuen Celsius-es gorputzen tenperatura neurtzeko tresna.



Eguneko bizitzan Europan Celsius eskala da erabiltzen dena, baina Estatu Batuetan Farenheit eskala erabiltzen da eta Nazio arteko Sisteman tenperatura Kelvin eskala erabiltzen da.
baina posiblea da eskala batetik bestera pasatzea. Hona hemen baliokidetasun formulak.

º Kelvin = º Celsius + 273



2013(e)ko otsailaren 28(a), osteguna

UKIMENA

Larruazala da ukimen organoa
Ukimena gorputz osoan dago, larruazalak gorputz osoa estaltzen duelako. Larruazalaren bidez, ukitzen dugunaren ezaugarriak hautematen ditugu. Esate baterako, larruazalari esker dakigu objektu bat laua ala zimurtsua den edo hotz alabero dagoen. 
Kolpe bat jasotzean edo zauri bat egitean, larruazalaren bidez sentitzen dugu mina
Nolanahi ere, ez dugu berdin sentitzen larruazaleko gune guztietan. Gune sentiberenak masailak, esku-haurrak eta oinazpiak dira.
Web orri honetan gelako informazioa duzue.
TXANELA UKIMENA
Ariketak, berriz hemen dituzue.

2013(e)ko otsailaren 18(a), astelehena

NOLA FUNZIONATZEN DU BELARRIAK?


Soinuak belarritik sartu eta garunera heldu arte egiten duen bidea zein den erakuzten digute Eureka zientzia museoan, Donostian. Ondo pasa!!


             

2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA!


Piraton bizitza hobera da.
Eskolarik gabe, isilpean, aitortuko dugu  guk, eskolan, ondo pasatzen dugula.
Lanik gabe, esaten dute baina pirata hauek lan handia egin dute dena prest izateko.
Ron botila izan ordez, ura eta ura era ur gehiago izan dugu...
Euria badator, badoa, badator.
Goitik behera
eskuin,  ezker, ezker, eskuin.
Goitik behera.
Badoa, badator baina ez doa.
Piraton bizitza hoberena da.

2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA

Gu, gizakiok bi begi ditugu.Bi begiak diztantziak neurtzeko dira.
Begi baten atalak hauek dira: kornea, pupila, irisa,esklerotikoa, kristalinoa, erretina, (konoak eta  bastoiak erretinan dauden zelulak dira) , koroideak eta ikusmen nerbioa .
Orain kontatuko dizuegu zertarako den bakoitza:
Pupila argiarekin txikitzen da eta iluntasunarekin handitzen da, bere lana sartzen den argi kopurua erregulatzea da.
Kristalinoak gauzak eta irudiak fokatzeko balio du.
Erretinan zelula batzuk daude: konoak eta bastoiak dira. Konoak koloreak desberdintzeko dira eta bastoiak objetuak desberdintzeko dira.
Esklerotikoa begiaren parte zuria da. Begiaren barruan likido bat dago humore izenekoa eta begiari forma ematen dio.
Ikusmen nerbioak informazioa burbuinera bidaltzen du.
Begiaren funtzionamendua: Lehenengo argia  korneatik pasatzen da, gero pupila zeharkatzen du, ondoren kristalinotik pasatzen da eta horrek fokatzen du, geroago erretinara joaten da eta irudia alderantziz osatzen da, azkenik ikusmen nerbiora joaten da burbuinera informazioa eramateko.
Burmuinak buelta ematen dio eta interpretatzen du.
Bueno hau da dena lagunak, gustatu ba zaizue bidali mezu bat.
Egoitz,Jon.B eta Zuriñe gara.

BEGIAREN ARAZOAK


Gu Irune, Mikel, Oihana eta Xabat gara. Gure gelan begia aztertzen hasi gara, hemen begiaren akatsak esango dizuegu. Miopiarekin hasiko gara.

                                                                MIOPIA:
Miopia begiaren akats bat da. Miopia duten pertsonek arazo hau dute:
Urbiletik ondo ikusten dute, ordea,  urrutitik zailtazunak dituzte, zeren  irudia ez da erretinara iristen.

Arazo hori kompontzeko lente berezi bat jarri behar dute.

                                                   HIPERMETROPIA

Hipermetropiaren arazo hau kontrakoa da. Irudia erretinatik pasatzen da eta ondorioz ez dute hurbiletik ondo ikusten. Konponbidea ,berriz, ere lente bat jartzea da.

                                                 ASTIGMATISMOA

Kristalinoa edo kornea erabat esferikoa ez denean gertatzen da. Ondorioz irudia lerro laburrak bihurtzen dira.Eta hori zuzentzeko lente berezi bat behar da.

                                                   
                                                                  PRESBIZIA
Heldua zarenean begiak gehiago nekatzen dira, eta gertutik gauza txikiak ez dira ondo ikusten,. berriz, urrutitik oso ondo ikusten dute. Hori kompontzeko lupa bezalako betaurrekoak jartzen dira.



Eta hau dena ikasi dugu klasean .Gustatu bazaizue eskertuko genukete mezu bat bidaltze.
                                         


                                      ESKERRIKASKO LAGUNOK!!!!!!!!!!