5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko irailaren 27(a), ostirala

BERREKETAK

Berreketa gure bizitzaren oinarria da. Aita eta amaren zelulak elkartzen direnean zelulen ugalketa hasten da. Hasieran 2 zelula, gero 4 zelula, berenduago 8, 16 32, 64.... horrela eten gabe pertsona zoragarri bat osatu arte.

 Berreketak dibertigarriak direla ikusiko dugu, jarraian dagoen bideoan ikusten den bezala. Kontuz hautatu ondo erantzuna, bestela...
Dirua lortzeko, trebea bazara eta txintxo aurpegia jartzen baduzu, balioko dute ere. Adibidez, amari, ondorengo proposamena egin:
Hilabete honetan paga horrela jaso nahi dut: Gaur zentimo bat, bihar 2 eta egunero aurreko egunean jaso dudanaren bikoitza, hilabetea bukatu arte.
Kalkulatu zenbat dirua jasoko duzun azken egunean. Pentsa zenbat izango den, dena batzen baduzu...

Hilabete honek 30 egun ditu. Lehenengo galderaren erantzuna jakin  nahi baduzu begiratu zenbat den bi ber hogeita bederatzi. Egiaztatu zure emaitzak.

2            bi ber bat
4
8
16
32
64
128
256
512
1024
2.048
4.096
8.192
16.384
32.768
65.536
131.072
262.144
524.288
1.048.576
2.097.152
4.194.304
8.388.608
16.777.216
33.554.432
67.108.864
134.217.728
268.435.456
536.870.912
zentimo kopurua

5.368.709,12 euro azken egunean!! 
Dena gehituz gero...
Zorionak Zuriñe saiakera egiteagarik. 
Eider txapelduna!

2013(e)ko irailaren 23(a), astelehena

MIMIREN KLONAZIOA

Klonazioa  organismo garatuetatik, gure kasuan Mimi arratoia, kopia berdin-berdinak lortzeko prozesua da, modu asexual batean, hau da obulua eta espermatozoidea elkartu gabe.
Guk Mimi txikia sortzea lortu dugu.
Prozedura laborategi birtual batean burutu dugu. Sakatu hemen prozesua berriz ikusteko.
Momentu honetan teknika oso eztabaidagarria da, zenbait tokietan onartua eta besteetan ez. Zalantzarik gabe ate berri bat irekitzen da eta ikertzaileentzat oso interesgarria dena.

Zuretzat?

2013(e)ko irailaren 19(a), osteguna

BERREKETAK

Ekialdeko kondaira ezagun batek berreketen  deskripzio ona eskaintzen du.

Diotenez, errege batek sari bat eman nahi izan zion  gazte bati bataila batean izan zuten garaipen ikaragarria asmatu izan zuelako.
Pertsona honek hasieran ez zuen oparirik nahi, baina,   matematikalari bikaina zenez, zera eskatu zion erregeari:
Gari ale bat eskatu nahi dut  xake taularen lehenengo laukiagatik, bi  bigarrenagatik, lau  hirugarrenagatik, eta lauki bakoitzarengatik kantitate bikoitza.

Erregeak, gaztearen apaltasunak hunkitua agertu zen... eskaeraren neurriaz konturatu zen arte.
Zuk ba al dakizu gazteak zenbat gari ale jaso behar zituen?

30 gramo garian gutxi gorabehera 1000 ale daude.
Eskatu laguntza etxean jakiteko zenbat kilo eskuratu behar zituen.
Matematikalari baten blogean: "ME LLEVO LAS MATES DE CALLE" hau irakurri dut:
- 453 urteko uzta beharko zen azken laukitzoan agertzen den ale kopurua ordaindu ahal izateko!!

Ikaragarria!!!

Zorionak Patxi eta aita,  Zuriñe, Isidro eta ama. 
Lan bikaina egin duzue!! 



2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

ODOLA

Odola likido miresgarria da. Joanden urtean odola landu genuenean odol taldeak eta Rh-a ikusi genituen.
Gaur egun laborategietan  ezin da odolarik egin, beraz, pertsona batek odolaren beharra badu trasfusio bat egin beharko diote.

Lotura honetan klik egin eta medikuetara jolasteko aukera izango duzu.

 Zer moduzko medikua zara?

Erabaki egokiak hartu dituzu?

2013(e)ko irailaren 17(a), asteartea

ZELULA

Zelula nola funtzionatzen den ikusteko marrazki bizidunak!!


Zelularen ikasketa interesgarria da gogorra den gauza bakarra, terminologia,  izenak dira zuentzat berriak direlako eta honelako gauza txikiaren barne funtzionamendua eta antolaketa imajinatzea ez delako erraza.

Ikuspegi orokorra izateko hona hemen kalitate oneko eta pantaila osoan ikus daitekeen bideo eder bat.

harvard from saglik.bilincli.net on Vimeo.

Zer izan da gehien gustatu zaizuena?

2013(e)ko irailaren 13(a), ostirala

BURUZ KALKULUA

Eguneroko bizitzan eten gabe kalkuluak egiten ditugu.

Burua trebatzeko lotura honetan zenbait ariketa aurkituko dituzu.

Zer moduz atera zaizu? 

Zenbat ariketa egin dituzu? 

2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI!!

Irailan gaude berriz. Denbora zeinen azkar pasatzen den, gezurra dirudi.
Lehen hezkuntzako azken urtea da  eta ilusioz eta proposamen onez josita hasi gara.
Aurreko astean zuetako bakoitzak ikasurte honetarako dituen asmoak idatzi zituen paper batean.
Denak irakurri ditut eta laburpena egin ondoren hau da atera dena:

Zer egingo duzu kurtso hau primeran joateko?


  • Gogo handia jarriko dut.
  • Ortografia eta letra zuzenduko ditut. 
  • Gelakoei laguntza emango diet eta behar izanez gero laguntza eskatuko dut ere.
  • Lan egiteko epeak errespetatuko ditut.
  • Eskolako materiala zainduko dut.
  • Ekintzetan parte hartuko dut.
  • Euskara gehiago hitz egingo dut.
  • Asko ikasiko dut eta horrela notak hobetuko ditut.
  • Errespetuz jokatuko dut ondoan dagoen jendearekin.
  • Gelan jarrera egokia mantenduko dut.
  • Ondo pasako dut.
Dekalogo luzea eta bikaina atera da.
Betetzen badugu oso urrutira joango gara. Zeruraino?

Charo