5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2012(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

KLIMA - BEROKETA GLOBALA

Orain dela bost urte teleberrian bideo hau bota zuten:


Arazo honi buruz hitz egin dugu eta beste bideo hau ere ikusi dugu:



Zer egin dezakegu etxean ? eta eskolan? eta orokorrean?

2012(e)ko azaroaren 29(a), osteguna


Matematika toki guztietan azaltzen da! Lagundu mezedez!

Gozaltzeko esne kutxak zenbat pisatzen du? eta zuku botilak? eta yogurt poteak?

2012(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

PROBLEMA


Euskadi Irratian, asteazkenero, Matematikari batek, Raul Ibañezek, matematika eta bizitzari buruz hitz egiten du. Irratsaioa asko gustatzen zait eta aukera dudanean entzun egiten dut.
Guk egiten dugun bezala, astero,  problema bat proposatzen dute jendeak erantzuna bidaltzeko.
Beheko lotura horretan logika joko dibertigarri bat duzue. Igeltxoak mugitu behar dira toki batetik bestera.
Lortu al duzue kolore berdinekoak beste aldera pasatzea?
Frogatu etxekoek duten trebetasuna.

2012(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

ZIENTZIA ASTEA


Gure erkidegoan aste honetan ZIENTZIA ASTEA ospatzen ari da. Unibertsitateko ikasleek, Eureka museoa eta irakasle batzuk esperimentuak karpa batera ateratzen dituzte.
Gurasoak konbidatu eta disfrutatu.
Honen jarraian  larunbatean egingo diren hiru tailerrei buruzko informazioa

ZIENTZIA IKUSKIZUNA, JON KEPA EUREKA ZIENTZIALARIAREN ESKUTIK 


Data: 10/11/2012 | Ordua: 12:00 | Helbidea: Artzain Ona plazako Karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Etorri eta ondo pasa, mundu guztiaren eskura dauden eguneroko materialekin egingo ditugun hainbat esperimentu ikusgarriri esker. 0 eta 100 urte arteko umeei zuzenduta dagoen ikuskizuna da. Azkenean hobeto ulertuko duzu inguruko mundua, ziur.

Iraupena: ordu 1.
Kopurua: 200 pertsona.
Hizkuntza: Euskaraz.
http://www.zientzia-astea.org/resumen/105/10/0


ROBOT BERTSOLARIA 

Data: 10/11/2012 | Ordua: 10:00-12:00 | Helbidea: Artzain Ona Plazako Karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Robot bertsolaria aurkeztuko dizugu. Berarekin bertsotan aritu nahi duzu? Zatoz, eta zuk nahi dituzun gaiak edo hitzak proposatu ahal izango dizkiozu, eta robotak bertsoak osatu eta abestuko ditu, zuk eskatzen diozuna oinarri hartuta. Oso dibertigarria izango da, ikusiko duzu!.


Iraupena: 2 ordu.



ZIU MUGIKORRA

Data: 10/11/2012 | Ordua: 11:00-13:00 | Helbidea: Artzain Ona plazako karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Etorri ZIU mugikor bat barrutik ezagutzera. Asistentzia-ibilgailu bat da, gaixoari bizi-euskarri aurreratua eta zaintza intentsiboak eskaintzeko gai diren elementuekin egokituta, ospitale batean balego bezala. Pluxiosimetroa, erreanimazio kardiakoa egiteko aparatua, desfibrilatzailea, lagundutako arnasgailua, koltxoi hutsa eta abar erabiltzen ikasiko duzu.

Iraupena: 2 ordu.
Kopurua: 30 pertsona.