5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko urtarrilaren 28(a), astelehena

BEGIAREN FUNTZIONAMENDUA

Gu, gizakiok bi begi ditugu.Bi begiak diztantziak neurtzeko dira.
Begi baten atalak hauek dira: kornea, pupila, irisa,esklerotikoa, kristalinoa, erretina, (konoak eta  bastoiak erretinan dauden zelulak dira) , koroideak eta ikusmen nerbioa .
Orain kontatuko dizuegu zertarako den bakoitza:
Pupila argiarekin txikitzen da eta iluntasunarekin handitzen da, bere lana sartzen den argi kopurua erregulatzea da.
Kristalinoak gauzak eta irudiak fokatzeko balio du.
Erretinan zelula batzuk daude: konoak eta bastoiak dira. Konoak koloreak desberdintzeko dira eta bastoiak objetuak desberdintzeko dira.
Esklerotikoa begiaren parte zuria da. Begiaren barruan likido bat dago humore izenekoa eta begiari forma ematen dio.
Ikusmen nerbioak informazioa burbuinera bidaltzen du.
Begiaren funtzionamendua: Lehenengo argia  korneatik pasatzen da, gero pupila zeharkatzen du, ondoren kristalinotik pasatzen da eta horrek fokatzen du, geroago erretinara joaten da eta irudia alderantziz osatzen da, azkenik ikusmen nerbiora joaten da burbuinera informazioa eramateko.
Burmuinak buelta ematen dio eta interpretatzen du.
Bueno hau da dena lagunak, gustatu ba zaizue bidali mezu bat.
Egoitz,Jon.B eta Zuriñe gara.

BEGIAREN ARAZOAK


Gu Irune, Mikel, Oihana eta Xabat gara. Gure gelan begia aztertzen hasi gara, hemen begiaren akatsak esango dizuegu. Miopiarekin hasiko gara.

                                                                MIOPIA:
Miopia begiaren akats bat da. Miopia duten pertsonek arazo hau dute:
Urbiletik ondo ikusten dute, ordea,  urrutitik zailtazunak dituzte, zeren  irudia ez da erretinara iristen.

Arazo hori kompontzeko lente berezi bat jarri behar dute.

                                                   HIPERMETROPIA

Hipermetropiaren arazo hau kontrakoa da. Irudia erretinatik pasatzen da eta ondorioz ez dute hurbiletik ondo ikusten. Konponbidea ,berriz, ere lente bat jartzea da.

                                                 ASTIGMATISMOA

Kristalinoa edo kornea erabat esferikoa ez denean gertatzen da. Ondorioz irudia lerro laburrak bihurtzen dira.Eta hori zuzentzeko lente berezi bat behar da.

                                                   
                                                                  PRESBIZIA
Heldua zarenean begiak gehiago nekatzen dira, eta gertutik gauza txikiak ez dira ondo ikusten,. berriz, urrutitik oso ondo ikusten dute. Hori kompontzeko lupa bezalako betaurrekoak jartzen dira.



Eta hau dena ikasi dugu klasean .Gustatu bazaizue eskertuko genukete mezu bat bidaltze.
                                         


                                      ESKERRIKASKO LAGUNOK!!!!!!!!!!

2013(e)ko urtarrilaren 25(a), ostirala

Argiaren isladapena

Guk argia lantzen ari gara, eta esperimentu batzuk egin ditugu.

Esperimentu hauetako bat egin dugu, horrela egin dugu:

Argiak itzali ditugu,ispilu bat jarri eta laser batekin laserren argia ispiluaren kontra jo, isladatu zen eta zapaiaren kontra jo zuen.
Laserren argi izpia fotoiez egina dago eta fotoiak 300.000 km/sg abiadura joaten dira.
Ispilua opakoa, lehuna eta laua da,horregatik ez zuen utzi laserren argi izpia beste aldera  pasatzea.

Fenomeno honen izena isladapena da. Argia lerro zuzenean eta norabide guztira hedatzen da. ispiluaren kontra jo duenean izpiak norabidea aldatu du.
Ilargiak ez du argi propiorik Eguzki izpiak islatzen ditu. Fenomeno bera gertatzen da. Erluju batekin ere izpia harrapatu dezakezu eta nahi duzun tokira desbideratu.

Interesgarria??

Guk Julen,Mikhail eta Isidro gara.

Espero dugun zure gustokoa izatea.

BEGIAREN ATALAK

Begiaren atalak.
Gu Nagore, Ander eta Gorka gara, eta orain begiaren atalak zeintzuk diren kontatuko dizuegu.
Kornea, begiaren aurrekaldean dagoen geruza gardena da. Gero Irisa dago, koloredun borobila da.
Pupila zulo txiki bat da, bere kolorea beltza da handitu egitan da argi gutxi dagoenean  baino argi asko dagoenean txikitu egiten da.
Kristalinoa begiaren barruan daukagun lente bat da, objetuak fokatzeko balio du.
Esklerotikoa begiaren  lehenengo geruza da ikusten dugun zati zuria da, erdikoa Koroidea daukagu eta azken geruza Erretina da,
Erretinan bi zelula mota ditugu, bat konoak eta bestea bastoiak dira. 7.000.000 kolore eta tono baino gehiago ikusteko aukera ematen dute konoek. Argia ez dagoenean bastoien esker formak bereizten ditugu. Gauan konoek ez dute lanik, deskantsatu egiten dute.
Ikusmen Nerbioa, atal garrantsitzuena da zeren eta ikusten ditugun gauzak burmuinera bidaltzen dituelako.

Gustatu baldin ba zaizue bidali mezu bat.
Errepasatzeko egin KLIK honen gainean. 

      Agur.

ERREFRAKZIOA

Orain argia eta ikusmena lantzen ari gara.
Esperimentu bat kontatuko dizuegu, lehenengo arkatz bat eta edalontzi bat hartu dugu eta edalontzia urez erdiraino bete dugu.
Arkatza edalontzian sartu dugu eta argia material batetik bestera pasa denean arkatza moztuta egongo balitz bezala, potoloagoa eta okertua bezala  ikusi dugu.

Orduan fenomeno harrigarri bat sortu da: Errefrakzioa deitzen dena.
Baina hau dena gertatzeko argia behar da.Argiak abiadura ikaragarria  dauka 300.000km/sg. eta fotoiez osatuta dago.

Argiak gauza berezi bat egiten du: ez du abiadura berdina eramaten airean eta uretan. Uretan motelago joaten da eta fenomeno optiko batzuk sortzen dira.
Argi izpiak abiadura moteltzerakoan desbideratzen da, norabidea aldetzen delako.

Guk 5.Ako Pablo,Patxi eta Eider gara.
Agur.

BEGI BAT AZTERRTZEN

Guk, behi baten begi bat gelara ekarri  dugu;eta orain kontatuko dizuegu nola aztertu eta zer ikusi dugun.
Lehenengo, begia esfera bezain borobila dela ikusi genuen, irisa urdin urdina zela ikusi genuenean, pupila irisaren erdialdean zegoen baina ez zen ondo bereisten, gu bagenekien pupila hor zegoela.
Gero begia erditik moztu zuen andereñoak eta humore izeneko likido bat atera zen.
Minutu batzuk beranduago, kristalinoa bilatzen egon ginen eta ikusi genuenean paper baten gainean jarri eta lupa bat bezalakoa zela ikusi genuen.
Geroago, ikusmen nerbioa motz-motza zela ikusi genuen baina oso luzea da burbunara iristeko.

Ikusmen nerbioa oso gogorra da eta soka antzekoa da.
Azken argazki honetan erretina azaltzen da. Beltza da eta oso inportantea da, bertan  konoak koloreak ikusteko eta bastoiak formak nabaritzeko zelulak daudelako.

Gu Aitor,Maider eta Irati gara espero dugu jende asko ikustea.

EGINDAKOA ERREPASATU NAHI BADUZU kLIKATU HEMEN!!

ESKERRIK ASKO IKUSTEAGATIK!!!!!.

2013(e)ko urtarrilaren 16(a), asteazkena

Newtonen diska

Isaac Newtonek (1643-1727) diska berezi hau asmatu zuen.
Gelan holako bat egingo duzue. Baina zer ikuste da? 
Zer harremana du argiarekin?

Ondo pasa eta asko ikasi


2013(e)ko urtarrilaren 12(a), larunbata

ZATIKIAK

Orrialde honetan (egin klik honen gainean)  zatiki erabili beharko problemak daude. Erantzun guztiak aurkitu dituzu?

Aurrera!!


Matematika ariketa gehiago daude goikoaldean.
Orri honetan ere zatiki ariketak daude.



2013(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena

IKUSMENA - BAZEN BEHIN

Ikusmena, argia, hnen abiadura, energia, fotoiak...

Zergatik ikusten dugu? Zergatik daude koloreak?

Nola funzionatzen du gure begiak?

Orain dela urte batzuk marrazki bizidun hauek telebistan jartzen zuten.


Gustatu zaizu? Zer ikasi duzu?
Zer ez duzu ulertu?