5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2012(e)ko azaroaren 8(a), osteguna

ZIENTZIA ASTEA


Gure erkidegoan aste honetan ZIENTZIA ASTEA ospatzen ari da. Unibertsitateko ikasleek, Eureka museoa eta irakasle batzuk esperimentuak karpa batera ateratzen dituzte.
Gurasoak konbidatu eta disfrutatu.
Honen jarraian  larunbatean egingo diren hiru tailerrei buruzko informazioa

ZIENTZIA IKUSKIZUNA, JON KEPA EUREKA ZIENTZIALARIAREN ESKUTIK 


Data: 10/11/2012 | Ordua: 12:00 | Helbidea: Artzain Ona plazako Karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Etorri eta ondo pasa, mundu guztiaren eskura dauden eguneroko materialekin egingo ditugun hainbat esperimentu ikusgarriri esker. 0 eta 100 urte arteko umeei zuzenduta dagoen ikuskizuna da. Azkenean hobeto ulertuko duzu inguruko mundua, ziur.

Iraupena: ordu 1.
Kopurua: 200 pertsona.
Hizkuntza: Euskaraz.
http://www.zientzia-astea.org/resumen/105/10/0


ROBOT BERTSOLARIA 

Data: 10/11/2012 | Ordua: 10:00-12:00 | Helbidea: Artzain Ona Plazako Karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Robot bertsolaria aurkeztuko dizugu. Berarekin bertsotan aritu nahi duzu? Zatoz, eta zuk nahi dituzun gaiak edo hitzak proposatu ahal izango dizkiozu, eta robotak bertsoak osatu eta abestuko ditu, zuk eskatzen diozuna oinarri hartuta. Oso dibertigarria izango da, ikusiko duzu!.


Iraupena: 2 ordu.



ZIU MUGIKORRA

Data: 10/11/2012 | Ordua: 11:00-13:00 | Helbidea: Artzain Ona plazako karpa | Hiriak: San Sebastián / Donostia

Etorri ZIU mugikor bat barrutik ezagutzera. Asistentzia-ibilgailu bat da, gaixoari bizi-euskarri aurreratua eta zaintza intentsiboak eskaintzeko gai diren elementuekin egokituta, ospitale batean balego bezala. Pluxiosimetroa, erreanimazio kardiakoa egiteko aparatua, desfibrilatzailea, lagundutako arnasgailua, koltxoi hutsa eta abar erabiltzen ikasiko duzu.

Iraupena: 2 ordu.
Kopurua: 30 pertsona.

1 iruzkin:

  1. kaixo charo:
    nik gogoekin gelditu nintzen
    baina ezin nuen joan
    aitor

    ErantzunEzabatu