5.A

5.A
Kurtxo hasierako argazkia

2013(e)ko irailaren 12(a), osteguna

ONGI ETORRI!!

Irailan gaude berriz. Denbora zeinen azkar pasatzen den, gezurra dirudi.
Lehen hezkuntzako azken urtea da  eta ilusioz eta proposamen onez josita hasi gara.
Aurreko astean zuetako bakoitzak ikasurte honetarako dituen asmoak idatzi zituen paper batean.
Denak irakurri ditut eta laburpena egin ondoren hau da atera dena:

Zer egingo duzu kurtso hau primeran joateko?


  • Gogo handia jarriko dut.
  • Ortografia eta letra zuzenduko ditut. 
  • Gelakoei laguntza emango diet eta behar izanez gero laguntza eskatuko dut ere.
  • Lan egiteko epeak errespetatuko ditut.
  • Eskolako materiala zainduko dut.
  • Ekintzetan parte hartuko dut.
  • Euskara gehiago hitz egingo dut.
  • Asko ikasiko dut eta horrela notak hobetuko ditut.
  • Errespetuz jokatuko dut ondoan dagoen jendearekin.
  • Gelan jarrera egokia mantenduko dut.
  • Ondo pasako dut.
Dekalogo luzea eta bikaina atera da.
Betetzen badugu oso urrutira joango gara. Zeruraino?

Charo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina